Txirrindularitza
Kargu berria
Manolo Saiz, Baqué Campos taldeko kirol arduradun berria
Erredakzioa
David Etxebarria taldeko kirol zuzendaria izango da eta Ruben Gorospe eta Mikel Pradera txirrindulari ohiak izango ditu laguntzaile.
-
Manolo Saiz, Liberty taldeko arduraduna zenean. Efe.
Manolo Saiz, ONCE, Liberty Seguros eta Astana taldeetako zuzendari izandakoa, Baqué-Campos 23 urtez azpiko taldeko zuzendari berria izendatu dute. Taldeak maila kontinentaleko talde bat sortzeko asmoa du 2015. urterako.
Saizen taldeak Elkar Kirolak elkarteak bultzatuta dago eta Berangoko, Erandioko eta Leioako udalen babesa du. Baqué-Camposek bere proiektuaren aurkezpena egin du asteazken honetan Bilbon. Helburu nagusia txirrindulari gazteekin lan egitea da.
David Etxebarria taldeko kirol zuzendaria izango da eta bizkaitarrak Ruben Gorospe eta Mikel Pradera txirrindulari ohiak izango ditu laguntzaile.