Txirrindularitza
Ponferradan
Kwiatkowski poloniarra, munduko txapelduna errepide proban
Erredakzioa
Gerrans australiarrak eskuratu du zilarrezko domina eta brontzea Alejandro Valverderentzat izan da.
Michal Kwiatkowski poloniarrak irabazi du urrezko domina Munduko txapelketako errepide proban (Ponferradan, 254 kilometro).
Kwiatkowskik 6h.29:07ko denbora egin du. Gerrans australiarrak eskuratu du zilarrezko domina eta brontzea Alejandro Valverderentzat izan da.
Poloniako txirrindulariek lan izugarria egin dute hasieratik, eta Kwiatkowski gazteak (24 urte) modu ezin hobean biribildu du proba. Amaierarako zazpi kilometroren faltan erasora jo du, eta Ponferradako helmugan bera bakarrik sartu da.
Errepide probako sailkapen nagusia:
1. Kwiatkowski (POL)
2. Gerrans (AUS)
3. Valverde (ESP)
4. Breschel (DEN)
5. Van Avermaet (BEL)
6. Gallopin (FRA)
7. Gilbert (BEL)
8. Kristoff (NOR)
9. Degenkolb (GER)
10. Bouhanni (FRA)