Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tour

Nacer Bouhannik irabazi du laugarren etapa

Erredakzioa

Lars Boom holandarrak sailkapeneko lehen tokian jarraitzen du. Ostiralean bosgarren etapa lehiatuko dute, 160,3 kilometrokoa.

  • Lars Boomek sailkapeneko lehen postuari eutsi dio. Efe.

    Lars Boomek sailkapeneko lehen postuari eutsi dio. Efe.

Nacer Bouhanni frantziarrak Eneco Tourreko laugarren etapa irabazi du, Koksijde eta Ardooie udalerrien artean.

Bouhanni Luka Mezgec eslovakiarrari (Giant-Shimano) eta Giacomo Nizzolo italiarrari (Trek Factory Racing) gailendu zaie helmugan.

Frantziarrak 4 ordu, 13 minutu eta 59 segundoko denbora egin du.

Eneco Tourreko iazko garaileak, Zdenek Stybarrek, erorikoa izan du azken kilometroetan, beste zenbait txirrindularirekin batera. Lars Boom holandarrak sailkapen nagusiko líder jarraitzen du.

Ostiralean bosgarren etapa lehiatuko dute, 160,3 kilometrokoa.