Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tour

Stybarrek irabazi du Eneco Tourreko bigarrena, eta lider jarri da

Erredakzioa

Zdenek Stybarrek (Omega Pharma-Quick Step) Eneco Tourreko bigarren etapa irabazi du, Belkineko Lars Boom eta Sep Vanmarckeri aurrea hartuta.

  • Zdenek Stybar. Foto: EFE

    Zdenek Stybar podiumean Eneco Tourreko bigarren etapa irabazi ostean. Argazkia: EFE

Zdenek Stybar (Omega Pharma-Quick Step) gailendu da Eneco Tourreko bigarren etapan, eta lasterketako lidergoa eskuratu du. Txekiarra itzuliaren azken irabazlea da.

Etapa, Waalwijk eta Vlijmen artean (177,4 kilometro), Herbehereetan, 20 txirrindulariz osatutako talde batekin heldu da azken zatira. Talde horretan, Stybarrek hartu die aurrea Lars Boom eta Sep Vanmarckeri (Belkin).

Holandako taldeak harrapatu du ihesaldia, Pavel Brouttek (Katiuxa), Kevin Van Melsenek (Wanty-Groupe Gobert) eta Alexis Gougeardek (Ag2r) osatuta. Matteo Trentin (Omega Pharma-Quick Step) eta Jose Joaquin Rojasen (Movistar) eroriko baten ondorioz, 7 kilometro falta zirenean, tropela apurtu da, eta talde txiki bat geratu a aurrean. Azkenean, probetxua atera dio garaileak BMC eta Belkinen erasoei.

2. ETAPAKO SAILKAPENAK

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza