Txirrindularitza
Eneco Tour 2014
Etapa garaipena eta lidergoa Andrea Guardinirentzat
Astana taldeko txirrindularia nagusitu da Eneco Tourreko lehen etapan. Esprintean lortu du garaipena Yohan Gene (bigarren) eta Laurence De Vreese (hirugarren) gainditu ostean.
-
Andrea Guardini Eneco Tourrean lortutako lehen etapako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Andrea Guardini (Astana) italiarrak irabazi du 2014ko Eneco Tourreko lehen etapa. Terneuzenen eginda da etapa eta 183 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek. Etapa garaipena eta lidergoa ere eskuratu du Guardinik.
Tropela bat eginda iritsi da azken kilometrora, baina Tom Dumoulinek eraso gogorra jo eta zalantzak Portu dite tropelean. Haizeak, ordea, ez dio lagundu azken metroetan eta atzetik etorri den Guardinik lortu du garaipena.
Yohann Gene (Europcar) bigarren izan da, eta Laurens De Vreese (Wanty) belgikarra izan da hirugarren.
Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:
1. Andrea Guardini (Italy / Astana) 4:14:37"
2. Yohann Gene (France / Europcar) +4"
3. Laurens De Vreese (Belgium / Wanty) +5"
4. Davide Cimolai (Italy / Lampre) +6"
5. Lars Boom (Netherlands / Belkin) +7"
6. Alex Dowsett (Britain / Movistar) +8"
7. Philippe Gilbert (Belgium / BMC Racing) +9"
8. Jens Debusschere (Belgium / Lotto) +10"
9. Boy van Poppel (Netherlands / Trek) +10"
10. Alexander Porsev (Russia / Katusha) +10"