Txirrindularitza
Suitzako Itzulia
Matteo Trentinekin ere irabazten du Omega Pharmak
Erredakzioa
Beste bat Omega Pharma-Quick Step taldearentzat Suitzako Itzulian. Oraindik ere liderra den Tony Martinek berak eraman zuen taldekidea garaipenera, 6. etapako esprintean.
Matteo Trentinek, Mark Cavendishi laguntzera ohituta, Suitzako Itzuliaren 6. etapan irabazi du, eta beste garaipen bat eman dio Omega Pharma-Quick Step taldeari. Belgikako taldeak, gainera, Tony Martinen maillota mantendu du, eta beste etapa batez jantziko du horia.
Oraingoan, taldeko eta lasterketako liderrak Matteo Trentin bideratu du esprintean. Italiarra Daniele Bennati (Tinkoff-Saxo), gutxigatik, eta Francesco Gavazzi (Astana) baino azkarragoa izan da. Peter Sagan (Cannondale), irabazteko hautagaiak, atzeko talde batean helmugaratu da, eta ezin izan dituzte aurrekoak harrapatu.
Etapa, Buren eta Delemont artean, hurrengo protagonistak izan ditu: Albasini (Orica-GreenEdge), Guarnieri (Astana), Isaichev (Katiuxa) eta Venter (MTN-Qhubeka). Tropelak irentsi ditu, eta esprintari utzi dio lekukoa, lau mendateen ondoren azkar batzuk atzean geratuta.
Tony Martin adi ibili da beste behin, eta sailkapen orokorreko buruan helduko da ostiraleko erlojupekora. Aldeak handiago egiteko aukera izango ditu, asteburuari begira.
6. ETAPAKO SAILKAPENAK