Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Sacha Modolok Peter Sagani irabazi dio 5. etapan

Erredakzioa

Lampre-Meridako txirrindularia esprinteko azkarrena izan zen. Azken kilometroan, eroriko batek Mark Cavendish bota zuen lurrera.

Sacha Modolok (Lampre-Merida) Suitzako itzuliaren 5. etapa irabazi du, Peter Saganen (Cannondale) aurka sprint txiki batean, erraztasunez. Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step) liderraren maillota mantendu du.

Azken 300 metroetan, eroriko bat egon da tropelean, eta garaipenerako hautagaien kopurua gutxitu du. Mark Cavendish (Omega Pharma-Quick Step) tartean egon da, eta Modolok, Saganek eta John Degenkolbek (Giant-Shimano) bide librea izan dute. Italiarra oso nagusia izan da.

Hiru txirrindularik, Sander Arméek (Lotto-Belisol), Frederik Veuchelenek (Wanty-Groupe Gobert) eta Jaroslaw Maryczek (CCC) bizitasuna jarri diote etapari, ihesaldia sortuta. 10 kilometro falta zirenean harrapatu dituzte.

5. ETAPAKO SAILKAPENAK