Txirrindularitza
Suitzako Itzulia
Mark Cavendishek Ossingeneko esprinta irabazi du
Mikel Dominguez
Juanjo Lobato (Movistar) Omega Pharma-Quick Stepeko txirrindulariari gailentzeko gertu egon zen. Tony Martinek sailkapen orokorreko lidertza mantendu du.
Mark Cavendish (Omega Pharma-Quick Step) izan da, bederatzigarrenez denboraldi honetan, esprinteko azkarrena. Suitzako Itzuliaren laugarren etapa irabazi du, Ossingenen, 160,4 kilometroren ostean. Sailkapen orokorrean, Tony Martin taldekideak jarraitzen du lider.
Juanjo Lobatok (Movistar) lan polita egin du esprintean, Peter Sagan (Cannondale), Sacha Modolo (Lampre-Merida) eta Alexander Kristoff (Katiuxa) bezalako txirrindulariei gailenduta, eta Maneko esprinterra harrapatzetik gertu egon da. Andaluziarrak, Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohiak, esprint handi batean aurrean ibili daitekeela erakutsi du.
Hasieratik jakina zen etapa esprintean bukatuko zela, baina hala ere bi txirrindulari izan dira protagonista, ihesaldia sortuta: Daniel Teklehaimanot (MTN-Qhubeka) eta Laurent de Vresse (Wanty Groupe Gobert). Helmugatik 20 kilometrora harrapatu zituen tropelak, Omega Pharma-Quick step, Tinkoff-Saxo eta Giant-Shimano bezalako taldeek gidatuta. Daniele Rattok jarri zuen albiste beltza, lasterketa leiauztaia apurtuarekin utzita.
4. ETAPAKO SAILKAPENAK