Itxi

Txirrindularitza

Trentinoko Giroa

Cadel Evansek irabazi du Ronconeko horman, eta lidergoa sendotu du

Erredakzioa

Mikel Landa (Astana) eta Igor Anton (Movistar) hirugarren eta bosgarren heldu dira, hurrenez hurren, Trentinoko Giroko 3. etapan.

  • Cadel Evans (artxiboa) / EFE.

    Cadel Evans (artxiboa) / EFE.

Cadel Evansek (BMC) irabazi du Trentinoko Giroko hirugarren etapa, Ronconeko harresian (2. Maila), 184,4 kilometroren ostean. Azken igoerak, 2,5 kilometrokoak, %14ko batezbesteko pendiza du (azken 1.500 metroak %17an). Australiako txirrindulariak sailkapen orokorreko lidergoa sendotu du.

Mikel Landa (Astana) hirugarren helmugaratu da, eta Igor Anton (Movistar) bosgarrena izan da. Bigarrena Domenico Pozzovivo (Ag2r) izan da. Evansen bigarren garaipena da denboraldi honetan, Tour Down Underren lortutakoaren ostean.

Eguneko ihesaldia hurrengo txirrindulariek osatu dute: Zeits (Astana), Malori (Movistar), Caruso (Cannondale), Cataldo (Sky), Rosa (Androni Giocattoli), C. Quintero (Colombia), Piedra (Caja Rural), Taciak (CCC), Pardilla (MTN), Monsalve (Neri Sottoli), Pimienta (NetApp) eta Pagani (Bardiani). Roncone hasi baino lehen harrapatu dituzte.

3. ETAPAKO SAILKAPENAK