Itxi

Txirrindularitza

Trentinoko Giroa

BMC taldeak irabazi du taldekako erlojupekoa

Erredakzioa

Bigarren, Iker Camañoren NetAppEndura talde alemaniarra izan da; Sky estatubatuarra, hirugarren; eta Movistar, laugarren.

  • Daniel Oss italiarra da lasterketako lehen liderra. Efe.

    Daniel Oss italiarra da lasterketako lehen liderra. Efe.

Cadel Evans txirrindulariaren BMC taldea gailendu da Trentinoko Giroko lehen etapan. 14,3 kilometroko taldekako erlojuaren kontrakoa lehiatu dute, Riva de Gardan hasi eta Arcon amaituta. Daniel Oss italiarra da lasterketako lehen liderra.

BCM taldeak  14 minutu eta 30 segundoko denbora behar izan du ibilbidea egiteko. Ondoren, NetAppEndura talde alemaniarra sailkatu da, 14 minutu eta 17 segundo eginda. Iker Camaño izan da talde alemaniarreko lehen txirrindularia helmugan sartzen. Hirugarren Sky taldea izan da, 14 minutu eta 21 segundo erabilita.

Movistar laugarren izan da, 14 minutu eta 24 segundo eginda.