Txirrindularitza
Garaipena
Niki Terpstrak irabazi du Paris-Roubaix, ezustean
Erredakzioa
John Degenkolb alemaniarra (Giant) izan da bigarren, 20 segundora, eta Cancellarak (Trek) bukatu du hirugarren.
-
Niki Terpstrak irabazi du Paris-Roubaix. Argazkia: EFE
Niki Terpstra nagusitu da aurtengo Paris-Roubaix klasikoan, Boonen eta Cancellara faboritoak ezustean harrapatuta.
Cancellarak eta Boonenek garaipena izan dute helburu (suitzarrak laugarrenez eskuratu nahi zuen proba, eta belgikarrak, berriz, bosgarrenez), baina garaipena Terpstra herbeheretarrak lortu du.
6 ordutik gora (06:09:01) behar izan ditu Terpstrak lasterketako 258 kilometroak egiteko. John Degenkolb (Giant) helmugaratu da bigarren, 20 segundora, eta Cancellarak (Trek) bukatu du hirugarren.