Itxi

Txirrindularitza

Flandriako Itzulia

Cancellarak hirugarrenez irabazi du Flandrian

Erredakzioa

Suitzarra 2010. eta 2013. urteetako edizioetan ere gailendu zen. Van Avermaet izan da bigarren, eta Sep Vanmarcke, hirugarren.

  • Fabian Cancellara. Argazkia: Efe.

    Fabian Cancellara. Argazkia: Efe.

Fabian Cancellara txirrindulari suitzarrak (Trek) hirugarrenez irabazi du Flandriako Itzulia. Igande honetan jokatu da klasikoa, eta txirrindulariek 259 kilometro egin behar izan dituzte Brujasetik abiatu eta Oudenaarderaino. Irabazleak sei ordu, 15 minutu eta 25 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko.

Bigarren postuan Greg Van Avermaet (BMC) iritsi da, Sep Vanmarcke (Belkin) izan da hirugarren, eta Stijn Vandenbergh (Omega), laugarren. Lau txirrindulariak jardunaldiko ihesaldiko protagonistak izan dira.

Fabian Cancellara 2010. eta 2013. urteetako edizioetan ere gailendu zen.

Emakumezko bat, oso larri

Flandriako Itzulia ikusten ari zen 65 urteko emakumezko bat oso larri dago, txirrindulari batek harrapatu ostean.

Ikuslea Wielsbeke udalerrian bide erdiko petril baten gainean zegoela, Johan Vansummeren txirrindulariak harrapatu egin du, eta biak joan dira lurrera.

Garmin taldeko txirrindularia ere ospitaleratu behar izan dute.