Txirrindularitza
Kataluniako Itzulia (1. etapa)
Mezgecek irabazi du Calellako esprinta
Erredakzioa
Leigh Howard eta Julian Alaphilippe izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Luka Mezgec (Giant-Shimano) esloveniarrak irabazi du Kataluniako Itzuliaren lehen etapa. Jardunaldiak, 169 kilometrokoa, Calellan izan du irteera eta helmuga.
Esprint jendetsua izan da, baina Mezgec izan da onena. Leigh Howard eta Julian Alaphilippe sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Faboritoen lana ona izan da aurreneko etapa honetan, eta, iaz ez bezala, Collsacreu mendateko jaitsieran ez da arazorik izan.
Astearte honetako jardunaldiak 164,5 kilometro izango ditu, Mataro eta Girona artean. Etaparen hasieran hirugarren mailako Alt de Can Bordoi igo beharko du tropelak, eta helmugarako 80 kilometroren faltan, bigarren mailako Alt de Santa Pelaia.