Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa, 7. etapa

Alberto Contador, nagusitasunez, irabazle

Erredakzioa

Lasterketa gogorrenetan indartsuena izan da Contador sasoian dagoela erakutsiz. Erlojupekoa Adriano Malorik (Movistar Team) irabazi du. Nieve 10. postuan sailkatu da sailkapen nagusian.

4:41

Alberto Contadorrek irabazi du aurtengo Tirreno-Adriatikoa. Azken etapa 9,1 kilometroko erlojupekoa izan da, eta Movistar taldeko Adriano Malori izan da nagusi. Mikel Nieve izan da euskal txirrindulari onena sailkapen nagusia. 10. postuan bukatu du, irabazlearengandik 3:19-ra.

Malorik 10:13ko denbora egin du. Fabian Cancellara izan da bigarren (10:19), eta Bradley Wiggins (Sky), hirugarren (10:24). Tony Martin (Quick Step), Cancellara eta Wiggins ziren erlojupekoa eskuratzeko faborito nagusiak, baina azkenean italiarrarentzat izan da garaipena.

Contadorren garaipena ia erabakita zegoen. Espainiarra 2:08-ko aldearekin atera da gaurko jardunaldian, eta Nairo Quintanak ezin izan du Tinkoff-Saxokoa gainditu. Podiuma Roman Kreuzigerrek osatu du.

ETAPAKO SAILKAPENA

1. Adriano Malori (Movistar Team) 10:13
2. Fabian Cancellara (Trek) 10:19
3. Bradley Wiggins (Sky) 10:24
4. Tony Martin (Omega Pharma-Qyuck Step) 10:28
5. Tom Dumoulin (Giant-Shimano) 10:32
6. Alex Dowsett (Movistar Team) 10:33
7. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step) 10:35
8. Manuel Quinziato (BMC) 10:36
9. Stijn Devolder (Trek) 10:37
10. Luke Durbridge (Orica-GreenEdge) 10:39

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea