Itxi

Txirrindularitza

Strade Bianche

Michal Kwiatkowskik irabazi du Strade Bianchen

Erredakzioa

Omega Pharma-Quick Step taldekoak Peter Sagain erasoari jarraitu zion, eta lehenengoa sartu da helmugan. Alejandro Valverde izan da hirugarrena.

Michal Kwiatkowskik (Omega Pharma-Quick Step) irabazi du Strade Bianche lasterketa, Peter Saganen (Cannondale) aurkako lehia bizian. Eslovakiako txirrindulariak 21 kilometro falta zirenean jo zuen erasoa. Poloniakoak nagusitasunez erantzun zion, zalantzarik izan gabe, eta biak, adin berekoak (1990), bakarrik heldu ziren helmugara.

Faboritoen taldea buruan zegoen momentuan, sterratoko zati erabakigarrienak igarota (Toscanako asfaltatu gabeko errepideak), Matteo Trentinek jo zuen. Omega Pharmak beste lau txirrindulari zituen taldean, Kwiatkowski eta Fabian Cancellararekin.

Italiarra harrapatu zuen taldeak, baina geroago, Belgikako taldeko beste txirrindulari bat izan zen Peter Saganen erasoari erantzun ziona. Eslovakiarra bakarrik joan zen 21 kilometroren faltan, Michal Kwiatowskik erantzun zion arte. Erraz egin zuen Poloniakoak. Biek elkarri laguntzen eta gaitasunez egin zuten aurrera.

Italiakoa Cannondale taldekoa baino hobeto zebilen, azken igoeran ikusi ahal izan zenez. Saganek jo zuen, baina Kwiatkowskik arazorik gabe utzi zuen atzean. Eslovakiakoak 19 segundu geroago igaro zuen helmuga. Omega Pharma taldekoak denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu du.

Atzetik, minutu batera, talde bat liderrak harrapatzen saiatzen ari zen: Damiano Cunego (Lampre Merida), Fabian Cancellara (Omega Pharma-Quick Step), Roman Kreuziger (Tinkoff Saxo) eta Alejandro Valverde (Movistar). Murtziako txirrindularia indartsuago zegoen, baina bere saiakerak Strade Biancheko hirugarren postua baino ez zitzaion eman.

LASTERKETAKO SAILKAPENA