Itxi

Txirrindularitza

Ezin izan du aurrekontua lortu

Miguel Indurain Saria bertan behera geratu da

Erredakzioa

Nafarroako Gobernuaren laguntza faltak apirilaren 5eko edizioa bertan behera uztera behartu du Estella txirrindulari elkartea.

  • Simon Spilak, Miguel Indurain Sariko azken irabazlea. Argazkia: EFE.

    Simon Spilak, Miguel Indurain Sariko azken irabazlea. Argazkia: EFE.

Miguel Indurain Sari Nagusia ez da aurten ospatuko. Estella txirrindulari elkarteak ez du Nafarroako Gobernuaren laguntza ziurtatuta, eta aurrekontua bildu ezinik, aurtengo lasterketa ez antolatzea erabaki du. Gobernuak ez du oraindik azken edizioaren laguntza ordaindu.

Diario de Navarra egunkariaren arabera, taldeak Miguel Indurain Sari Nagusia bertan behera uzteko erabakia hartuta dauka, "miraria gertatu eta babesle bat ezustean agertu ezean". Lasterketako aurrekontua 60.000 eurokoa da. Lizarrako Udalak 25.000 euro jartzen ditu, eta taldeak beste babesle txikiagoetatik lortzen ditu erdira heltzeko gainontzekoa. Antolatzaileek ez dakite oraindik Nafarroako Gobernuaren laguntza izango duten, baina 2013koa oraindik ez dutela jaso jakinda, aurtengoa bertan behera uztea erabaki dute.

Lizarrako txirrindulari klubak ezin izan du 2013ko sariak taldeei ordaindu.