Itxi

Txirrindularitza

Omloop Het Nieuwsblad

Ian Stannardek irabazi du denboraldiko lehenengo klasikoa

Erredakzioa

Sky taldeko britaniarrak irabazi du Omloop Het Nieuwsblar lasterketa. Van Avermaet (BMC) baino azkarragoa izan da esprintean. Egoitz Garcia (Cofidis) 9. heldu da.

0:47

Ian Stannardek (Sky) irabazi du Omloop Het Niewsblad, klasikoen denboraldiari hasiera ematen zion lasterketa, Belgikan. Britainiarra Greg Van Avermaet (BMC) baino azkarragoa izan da. Azken kilometroak belgikarrarekin egin ditu.

Atzetik, 24 segundora heldu dira Edvald Boasson Hagen (Sky), Niki Terpstra (Omega Pharma-Quick step) eta Sep Van Marcke (Belkin). Stannardek helmugaraino eraman du aurkaria, berez bera baino azkarragoa izan arren. Gainera, atzetik Boasson Hagen taldekidea zuen, irabazlea baino esprintak irabazteko iaioagoa. Azkenean, baina, oso esprint luzea irabazi dio Skykoak BMCkoari.

Talde handiek, Omega Pharma-Quick step bezala, lasterketa kontrolatzen saiatzean huts egin dute. Niki Terpstrak erasoa jo du Molenbergen, baina bere taldeak kale egin, eta azkenean, Stannarden ideiak irabazi du.

LASTERKETAKO SAILKAPENA