Itxi

Txirrindularitza

Algarveko Itzulia, 3. etapa

Kwiatkowski izan da Algarveko erlojupekoan azkarrena

Erredakzioa

Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindulariak Adriano Malorik eta Tony Martinek baino denbora hobea lortu du, Algarveko Itzuliaren hirugarren etapan.

  • Michal Kwiatkowski, erlojupekoan. Argazkia: EFE.

    Michal Kwiatkowski, erlojupekoan. Argazkia: EFE.

Michal Kwiatkowskik (Omega Pharma-Quick Step) Algarveko Itzuliaren erlojupekoa irabazi du, 13,6ko kilometrokoa Vila do Bispo eta Sagresen artean. Poloniako txirrindulariak sailkapen orokorreko lidergoa sendotu du, hirugarren etapa irabazita.

Kwiatkowski Adriano Malori (Movistar) eta Tony Martin taldekidea baino 11 eta 13 segundo azkarragoa izan da, hurrenez hurren. Alberto Contador (Tinkoff-saxo) laugarrena izan da erlojupekoan. Garaipen berri honekin, Kwiatkowski sailkapen orokorra irabaztetik gertu dago. 32 segundora du Contador.

3. ETAPAKO SAILKAPENAK