Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia, 2. etapa

Alejandro Valverde, beste behin

Erredakzioa

Murtziako txirrindulariak Andaluziako Itzuliaren hirugarren etapa ere irabazi du, aldapan, eta sailkapen orokorreko lehenengo postuan jarraitzen du.

  • Alejandro Valverde, hirugarrenez Andaluzian. Argazkia: EFE.

    Alejandro Valverde, hirugarrenez Andaluzian. Argazkia: EFE.

Alejandro Valverde jaun eta jabe ari da Andaluziako Itzulian. Sarrerako etapa eta lehenengoa izarabiza, Murtziako txirrindulariak bigarrena ere irabazi du, Virgen de la Cabra santutegian (197,1 kilometro).

Zazpi txirrindularik egin dute etapa ihesaldian: Markel Irizar (Trek), Branislau Samoilau (CCC Polsat – Polkowice), Andreiy Zeits  (Astana), Jordi Simon (Team Ecuador), Simon Geschke (Giant – Shimano), Tim Wellens (Lotto – Belisol) eta Romain Zingle (Cofidis), baina Sky taldeak azken zatian harrapatu ditu. Richie Portek taldekideen lana jarraitu du eta erasoa jo du.

Hala ere, ezin izan du tropeleko faboritoak atzean utzi. Australiako txirrindulariarekin, Luis Leon Sanchez (Caja Rura-RGA), Dani Navarro (Cofidis), Michele Scarponi (Astana) eta Valverde heldu dira helmugara, eta azkenean, liderrak irabazi du, esprintean.

2. ETAPAKO SAILKAPENAK