Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia

Alejandro Valverdek bigarren garaipena eskuratu du Andaluzian

Erredakzioa

Murtziako txirrindulariak bere nagusitasuna erakutsi du Andaluziako Itzulian, eta bigarren etapa ere irabazi du, Bauke Mollemaren aurretik.

  • Alejandro Valverdek irabazi du Jaenen. Argazkia: EFE.

    Alejandro Valverdek irabazi du Jaenen. Argazkia: EFE.

Alejandro Valverdek bigarrenez irabazi du Andaluziako Itzulian. Murtziako txirrindulariak lehenengo etapa irabazi du, prologoaren ostean, Velez-Malaga eta Jaenen artean (186,8 kilometro). Azken aldapan, Santa Catalina gazteluan, Valverdek 4 segundu sartu dizkio Bauke Mollemari. Denboraldiko bigarren garaipena du Valverdek, atzokoaren ostean.

Eguneko ihesaldia txirrindulari askok osatu dute: Beñat Txoperena (Euskadi), Javier Aramendia (Caja Rural- Seguros RGA), Jaco Venter (MTN – Qhubeka), Alexis Guerin (Etixx), Lukasz Owsian (CCC Polsat Polkowice), Jesús Ezquerra (Acitve Jet), Stephane Poulhies (Cofidis), David Lozano (Novo Nordisk), Tom Van Asbroeck (Topsport Vlaanderen), Lennard Hofstede (Rabobank Development Team) eta Nico Sijmens (Wanty-Gobert).

Tropelak, Movistarrek eta Skyk zuzenduta, ihesaldiarekin bukatu du eta, azkenean, Ion Izagirreren laguntzarekin, Alejandro Valverdek irabazi du, nagusitasunez. Murtziako txirrindulariak 19 segundu sartu dizkio Richie Porteri (Sky) sailkapen orokorrean.

1. ETAPAKO SAILKAPENA