Itxi

Txirrindularitza

Omaneko Tourra

Greipelek jertse gorria jantzi du, sprintean indartsu gailenduta

Erredakzioa

Txirrindulari alemaniarrak Lottoren babes osoa izan du, taldeak azken kilometroak guztiz kontrolatu baititu helmugan esprinterrari gauzak errazteko.

  • Andre Greipel. Artxiboko irudia. Efe.

    Andre Greipel. Artxiboko irudia. Efe.

Andre Greipel jaun eta jabe izan da Omaneko Tourreko lehenengo etapan. Lotto-Belisol taldeko alemaniarrak jertse gorria jantzi du, beroak baldintzatutako 164,5 kilometroko etaparen ostean. Txirrindulariek erritmo motelean aritu dira As Suwayq Castle eta Naseem Garden artean.

Aurkariek ezer gutxi egin ahal izan dute 31 urteko "Gorila"ren aurka. Greipelen atzetik Leigh Howard australiarra (Orica-GreenEdge) eta Nicola Ruffoni italiarra (Bardiani) sartu dira.

Irabazleak Lottoren babes osoa izan du, taldeak azken kilometroak guztiz kontrolatu baititu helmugan esprinterrari gauzak errazteko. Greipelek aurtengo denboraldian lortzen duen laugarren garaipena da gaurkoa.

Etapako sailkapena:

.1. André Greipel (ALE/Lotto) 4h.03.32
.2. Leigh Howard (AUS/Orica) d.b.
.3. Nicola Ruffoni (ITA/Bardiani) d.b.
.4. Nacer Bouhanni (FRA/Francaise) d.b.
.5. Tom Boonen (BEL/Omega Pharma) d.b.
.6. Michael Van Staeyen (BEL/Vlaanderen) d.b.

.7. Barry Markus (HOL/Belkin) d.b.
.8. Steve Chainel (FRA/Ag2r) d.b.
.9. Alexander Kristoff (NOR/Katusha) d.b.
10. Borut Bozic (SLO/Astana) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. André Greipel (ALE/Lotto) 4h.03.32
.2. Leigh Howard (AUS/Orica) + 04
.3. Nicola Ruffoni (ITA/Bardiani) + 06
.4. Preben Van Hecke (BEL/Vlaanderen) d.b.
.5. Tom Boonen (BEL/Omega Pharma) + 07
.6. Michael Van Staeyen (BEL/Vlaanderen) d.b.
.7. Nicola Boem (ITA/Bardiani) + 09
.8. Alessandro Bazzana (ITA/UnitedHealt) d.b.
.9. Nacer Bouhanni (FRA/Francaise) + 10
10. Tom Boonen (BEL/Omega) d.b.