Itxi

Txirrindularitza

Tour San Luis, 6. etapa

Arredondok bigarren garaipena lortu du, Mirador del Solen

Erredakzioa

Kolonbiako txirrindulariak Trek taldearen hirugarren etapa eskuratu du San Luisen. Nairo Quintanak lider jarraitzen du.

  • Julian Arredondo, irabazle Mirador del Solen. Argazkia: EFE/Agencia San Luis.

    Julian Arredondo, irabazle Mirador del Solen. Argazkia: EFE/Agencia San Luis.

Julian Arredondok (Trek Factory Racing) San Luiseko Itzuliaren seigarren etapa irabazi du, Las Chacras eta Mirador del Sol artean (180 kilometro). Kolonbiakoak Potrero de los Funesen ere irabazi zuen, eta Nizzoloren garaipenarekin batera, hiru etapa lortu ditu Trekek Argentinako lasterketa honetan.

Eguneko ihesaldia Jens Keukeleirek (Orica-GreenEdge), Juan E. Arango k(Team Colombia), Anthony Delaplacek (Bretagne), Lawrence Warbassek (BMC), Kenny Dehaesek (Lotto-Belisol), Gregori Brenesek (Jamis-Hagens Berman) eta Richard Mascarañasek (Uruguay) osatu dute. Movistarren kontrolari esker, 8 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak. Garaipena Mirador del Solen azken aldapan erabaki da, Arredondoren alde.

Nairo Quintana, bere aldetik, hirugarren heldu da, eta lidergoa mantendu du. Sailkapen orokorraren buruan helduko da San Luisera.

6. ETAPAKO SAILKAPENA

1. Julian Arredondo (Trek Factory Racing) 4:16:5
2. Sergio Godoy (San Luis Somos Todos) 01''-ra
3. Nairo Quintana (Movistar) 05''-ra
4. Cleberson Weber (Dataro-Bottecch) 09''-ra
5. José Serpa (Lampre-Merida) 10''-ra
6. Domenico Pozzovivo (Ag2r La Mondiale) 12''-ra
7. Thomas Danielson (Garmin-Sharp) 14''-ra
8. Phillip Gaimon (Garmin-Sharp) d.b.
9. Adam Yates (Orica-GreenEdge) 30''-ra
10. Eduardo Sepúlveda (Bretagne) d.b.

SAILKAPEN OROKORRA

1. Nairo Quintana (Movistar) 21:35:13
2. Phillip Gaimon (Garmin-Sharp) 35''-ra
3. Sergio Godoy (San Luis Somos Todos) 01' 57''-ra
4. Julian Arredondo (Trek Factory Racing) 02' 54''-ra
5. Enzo Moyano (San Luis Somos Todos) 02' 59''-ra
6. Eduardo Sepúlveda (Bretagne)  03' 38''-ra
7. Peter Stetina (BMC) 03' 46''-ra
8. Marc de Maar (UnitedHealthcare) 03' 51''-ra
9. Darwin Atapuma (BMC) 03' 52''-ra
10. Domenico Pozzovivo (Ag2r La Mondiale) 04' 03''-ra