Itxi

Txirrindularitza

San Luisko Tourra, 4. etapa

Nairo Quintanak irabazi du Cerro El Amagon

Erredakzioa

Movistarreko kolonbiarra gustura aritu da aldapan gora, baina ez dio Philip Gaimoni lidergoa kendu.

  • Nairo Quintana, bakarrik Cerro El Amagoko helmugan. Argazkia: Agencia San Luis.

    Nairo Quintana, bakarrik Cerro El Amagoko helmugan. Argazkia: Agencia San Luis.

Nairo Quintanak (Movistar Team) irabazi zuen atzo San Luisko Itzuliaren laugarren etapa, Cerro El Amagon. Etapa 1.710 metrora bukatu zen, batez beste % 7,2ko maldak dituen 10,5 kilometroko igoera egin ostean. Kolonbiakoa besteak baino askoz indartsuagoa izan zen, baina sailkapen orokorreko lehenengo postutik 4 segundora geratu zen. Philip Gaimonek (Garmin-Sharp) jarraitzen du lider.

Quintanak denboraldiko lehenengo garaipena eman zion Movistar taldeari, eta San Luisko Itzulia irabazteko gogoa erakutsi zuen. Sergio Godoy argentinarraren (San Luis Somos Todos) erasoari jarraitu zion Quintanak, eta maisutasunez ia minutu bateko aldea zabaldu zuen. Lehenago, Hego Amerikako Arangok (Team Colombia), Curuchetek (Argentina), Gadayk (Buenos Aires Provincia) eta Presak (Uruguai), Jonny Clarke (United Healthcare) australiarrarekin batera, ihesaldia osatu zuten. Tropelak 20 kilometro falta zirela harrapatu zituen.

Gaimonek lidergoa defendatuko du gaurko erlojupeko laburrean (19,2 kilometro baino ez), San Luis hirian.

4. ETAPAKO SAILKAPENA

1. Nairo QUINTANA (Movistar) 4:15:33
2. Sergio GODOY (San Luis Somos Todos) 50''-ra
3. Darwin ATAPUMA (BMC) 01' 32''-ra
4. Enzo MOYANO (San Luis Somos Todos) 01' 39''-ra
5. Lucas EUSER (United Healthcare) 01' 45''-ra
6. Miguel Angel RUBIANO (Team Colombia) 02' 09''-ra
7. Peter STETINA (BMC) 02' 31''-ra
8. Julian ARREDONDO (Trek Factory Racing) 02' 46''-ra
9. Gianluca BRAMBILLA (Omega Pharma-Quick Step) 03' 04''-ra
10. Adam YATES (Orica-GreenEdge) 03' 05''-ra

SAILKAPEN NAGUSIA

1. Philip GAIMON (Garmin-Sharp) 16:54:41
2. Nairo QUINTANA (Movistar) 04''-ra
3. Marc DE MAAR (United Healthcare) 01' 15''-ra
4. Darwin ATAPUMA (BMC) 01' 36''-ra
5. Sergio GODOY (San Luis Somos Todos) 01' 45''-ra
6. Enzo MOYANO (San Luis Somos Todos) 01' 51''-ra
7. Lucas EUSER (UnitedHealthcare) 01' 57''-ra
8. Miguel Ángel RUBIANO (Team Colombia) 02' 18''-ra
9. Peter STETINA (BMC) 02' 32''-ra
10. Julián ARREDONDO (Trek Factory Racing) 02' 47''-ra