Itxi

Txirrindularitza

San Luisko Itzulia, 3. etapa

Nizzolok bigarren garaipena eman dio Trek taldeari

Erredakzioa

Italiako gaztea Ventoso eta Boonen baino azkarragoa izan da. Gaimonek lider jarraitzen du.

  • Giacomo Nizzolo (Trek), Ventoso eta Boonenen aurretik helmugan. Argazkia: San Luiseko Itzulia.

    Giacomo Nizzolo (Trek), Ventoso eta Boonenen aurretik helmugan. Argazkia: San Luiseko Itzulia.

Giacomo Nizzolo italiarrak (Trek) irabazi du San Luisko Itzuliko hirugarren etapa, Tilisarao eta Juana Koslay artekoa (176 km). Fran Ventoso (Movistar) eta Tom Boonen (Omega Pharma-Quick Step) txirrindularien aurretik sartu da, esprintean lehiakideak mendean hartuta. Trek taldeko txirrindulariak 24 urte beteko ditu urtarrilaren 30ean.

Beste egun bero batean (40 gradutik gora), Trek Factory Racing taldearen bigarren garaipena lortu du Nizzolok, Julian Arredondok herenegun lortutakoaren ostean. Bost txirrindulari ihesean ibili dira etapa osoan zehar, eta 55 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak: Clement Koretzky (Bretagne), Julian Barrientos eta Juan ignacio Curuchet (Argentina), Patricio Almonacid (Txile), eta Ignacio Maldonado (Uruguai).

Philip Gaimon estatubatuarrak (Garmin-Sharp) jarraitzen du sailkapen nagusian lehen postuan. Gaurko etapak goian bukatuko du, Cerro El Amago gainean, 10,5 kilometroko % 7,2ko igoeraren ostean.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1. Giacomo NIZZOLO (Trek Factory Racing) 4:14:19
2. Francisco José VENTOSO (Movistar) d.b.
3. Tom BOONEN (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
4. Tyler FARRAR (Garmin-Sharp) d.b.
5. Davide APPOLLONIO, (Ag2r La Mondiale) d.b.
6. Damiano CARUSO (Cannondale) d.b.
7. Taylor PHINNEY (BMC Racing Team) d.b.
8. Juan E. ARANGO (Team Colombia) d.b.
9. Edwin A. AVILA (Team Colombia) d.b.
10. Marc DE MAAR (Team UnitedHealthcare) d.b.

SAILKAPEN OROKORRA

1. Philip GAIMON (Garmin-Sharp) 12:34:53
2. Marc DE MAAR (Team UnitedHealthcare) 01' 47''-ra
3. Christian MEIER (Orica GreenEdge) 03' 56''-ra
4. Peter STETINA (BMC Racing Team) 04' 16''-ra
5. Julián ARREDONDO (Trek Factory Racing) d.b.
6. Darwin ATAPUMA (BMC Racing Team) 04' 19''-ra
7. Nairo QUINTANA (Movistar) d.b.
8. Haimar ZUBELDIA (Trek Factory Racing) 04' 21''-ra
9. Domenico POZZOVIVO (Ag2r La Mondiale) d.b.
10. Ivan SANTAROMITA (Orica GreenEdge) d.b.