Itxi

Txirrindularitza

Lehen liderra

Philip Gaimonek irabazi du San Luiseko Tourreko lehen etapa

Erredakzioa

Gramin-Sharp taldeko txirrindularia da lasterketako lehen liderra. Hamar segundo atera dizkio bigarren izan den Maximiliano Contreras argentinarrari.

Phlip Gaimonek (Garmin-Sharp) irabazi du San Luiseko Tourreko lehen etapa. San Luis eta Villa Mercedes arteko etapak 166,2 kilometroko ibilbidea izan du. Gaimon da 2014ko San Luiseko Tourreko lehen liderra.

Gaimon ihes eginda iritsi da helmugara. Maximiliano Contreras (Argentinako selekzioa) izan du iheskide, baina azken kilometroan txirrindulari amerikarrak 10 segundo atera dizkio Contrerasi.

Marc de Maar (UnitedHealthcare) izan da hirugarren eta Leo Messineo izan da laugarren. Bi txirrindulari hauek Gaimonekin eta Contrerasekin ihes eginda ibili dira, baina erorikoa izan eta ezin izan dute lasterketa buruarekin bat egin. Hiru minutura tropel txiki bat iritsi da, eta irabazlearekiko lau minutura iritsi da tropel nagusia.

Etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

.1. Phillip Gaimon (Garmin-Sharp-USA) 4.06.54

.2. Emiliano Contreras (Selección Argentina) + 12"

.3. Marc De Maar (Unitedhealtcare-Curacao) + 1:17

.4. Leandro Messineo (San Luis Somos Todos) + 1:26

.5. Cristian Da Rosa (Bottecchia-BRA) + 3:52

.5. Adrian Alvarado (Selección de Chile) + 3:52.

.7. Christan Meier (Orica GreenEDGE-CAN) + 3:52