Itxi

Txirrindularitza

Euskalteletik kanpo

Samuel Sanchez, oraindik talde gabe

Erredakzioa

Asturiarrak Euskaltelekin zuen kontratua bertan behera geratu da jada.

  • Samuel Sánchez

    Samuel Sánchez está sin equipo. Foto: EFE

Samuel Sanchezek Euskaltelekin 2014ra arte zuen kontratua bertan behera geratu da eta dagoeneko agur esan dio enpresari. Hala eta guztiz ere, asturiarrak oraindik ez du talderik, beste hamaika taldekide bezala.

Jon Aberasturi, Jorge Azanza, Egoi Martinez, Miguel Minguez, Ruben Perez, Gorka Verdugo eta Steffen Radochla dira talderik ez duten gizonak.

Bestalde, 2014an taldea aurkitu dutenen artean sei UCI World Tour mailan arituko dira: Ion eta Gorka Izagirre, Juanjo Lobato eta Igor Anton (Movistarren), Mikel Landa (Astanan) eta Mikel Nieve (SKY taldean).

Gainerkoak Kontinental mailan arituko dira:

Peio Bilbao (Caja Rural) Romain Sicard (Europcar): Juanjo Oroz eta Pablo Urtasun (Pino Road); Ricardo Mestre eta Garikoitz Bravo (Efapel); Ioannis Tamouridis (Tableware); Robert Vrecer (Vorarlberg); Jure Kojcan (Smart Stop); eta Ricardo Garcia (Team Ukyo).