Itxi

Txirrindularitza

Pekineko Tourra

Intxausti, errege, Euskatelen agurrean

Erredakzioa

SKY taldeko David Lopez hirugarren geratu da, eta Euskalteleko Garikoitz Bravo, hamargarren. Euskal taldearen azken lasterketa ofiziala izan da.

0:53

Beñat Intxaustik irabazi du 2013ko Pekingo Itzulia. Movistar taldeko euskaldunak laugarren etapan lortutako garaipenari esker erdietsi du Pekingo Itzulia, azken jardunaldia esprintean erabaki baita; Lika Mezgecek lortu du garaipena.

Bigarren postua Daniel Martinek (Garmin-Sharp) lortu du, eta podiumean, hirugarren, beste euskaldun bat egon da, David Lopez.

Lasterketa honetan, Euskaltel-Euskadik agur esan dio txirrindularitzari.

Sailkapen nagusia

1 Beñat INTXAUSTI ELORRIAGA Movistar Team 19:35:46
2 Daniel MARTIN Garmin-Sharp 0:00:10
3 David LOPEZ GARCIA Sky Procycling 0:00:13
4 Rui Alberto COSTA Movistar Team 0:00:18
5 Romain BARDET AG2R La Mondiale 0:00:24
6 Tony MARTIN Omega Pharma-QuickStep 0:00:24
7 Jan BAKELANTS Radioshack Leopard 0:00:26
8 Robert GESINK Belkin Pro Cycling Team 0:00:26
9 Ivan BASSO Cannondale 0:00:26
10 Garikoitz BRAVO OIARBIDE Euskaltel-Euskadi 0:00:31

5. etapako sailkapena

1 Luka MEZGEC Team Argos-Shimano 02:23:56
2 Nacer BOUHANNI FDJ.FR (d. b.)
3 Moreno HOFLAND Belkin Pro Cycling Team (d. b.)
4 Matti BRESCHEL Team Saxo-Tinkoff (d. b.)
5 Roberto FERRARI Lampre-Merida (d. b.)

Intxaustiren fitxa pertsonala

Jaiolekua: Amorebieta-Etxano
Jaioteguna: 1986/03/20 (27 urte)
Debut urtea: 2007
Palmaresa