Itxi

Txirrindularitza

Pekineko Itzulia

Thor Hushovdek irabazi du lehenengo etapa

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadiko txirrindularien artean, Juanjo Lobato izan da lehenengoa helmugan sartzen. Lobato 20. izan da, eta irabazlearen denbora berean sartu da. Enrique Sanz (Movistar) seigarren izan da.

  • Thor Hushovd da Pekineko Itzuliko sailkapeneko lehen liderra. Efe.

    Thor Hushovd da Pekineko Itzuliko sailkapeneko lehen liderra. Efe.

Thor Hushvod (BMC) izan da azkarrena Pekingo Itzuliko lehen etapan. Txirrindulariek 190,5 kilometro egin dituzte Shunyi eta Huariou artean. Ondorioz, Hushvod bera da Txinako lasterketako liderra.

Euskaltel-Euskadiko txirrindularien artean, Juanjo Lobato izan da lehenengoa helmugan sartzen. Lobato 20. izan da, eta irabazlearen denbora berean sartu da.

Eguneko protagonistak Wauters (Vacansoleil-DCM), Cordeel (Lotto-Belisol), Vigano (Lampre-Merida) eta Nishizono (Champion System) izan dira. Hasieratik ihes egin dute, eta bederatzi minutuko aldea izatera iritsi dira.

Hushvodek aurtengo denboraldian lortu duen bederatzigarren garaipena izan da. Aurretik Tour Haut Var irabazi du otsailean, Norvegiako Txapelketa ekainean, Austriako Tourreko etapa bat ekainean, Poloniako Tourreko bi, eta Norvegiako Tourreko beste bi eta sailkapen nagusia abuztuan. Bitxikeria gisa, Hushvodek ez du Italiako Giroan, Frantziako Tourrean eta Espainiako Itzulian parte hartu.

 

1. etapa

1 Thor HUSHOVD BMC Racing Team 4:20:34
2 Luka MEZGEC Team Argos-Shimano 0:00:00
3 Nikolas MAES Omega Pharma-QuickStep 0:00:00
4 Alessandro PETACCHI Omega Pharma-QuickStep 0:00:00
5 Michael MATTHEWS Orica GreenEDGE 0:00:00
6 Enrique SANZ UNZUE Movistar Team 0:00:00
7 Rüdiger SELIG Katusha Team 0:00:00
8 Nacer BOUHANNI FDJ.FR 0:00:00
9 Jonas VANGENECHTEN Lotto-Belisol Team 0:00:00
10 Roberto FERRARI Lampre-Merida 0:00:00
11 Aleksei TSATEVICH Katusha Team 0:00:00
12 Steele VON HOFF Garmin-Sharp 0:00:00
13 Yauheni HUTAROVICH AG2R La Mondiale 0:00:00
14 Kenny Robert VAN HUMMEL Vacansoleil - DCM Procycling Team 0:00:00
15 Wouter MOL Vacansoleil - DCM Procycling Team 0:00:00
16 Chan Jae JANG Champion System Pro Cycling Team 0:00:00
17 Elia VIVIANI Cannondale 0:00:00
18 Marco HALLER Katusha Team 0:00:00
19 Matti BRESCHEL Team Saxo -Tinkoff 0:00:00
20 Juanjo LOBATO DEL VALLE Euskaltel-Euskadi 0:00:00