Itxi

Txirrindularitza

Egoera zaila

Euskalteleko txirrindulariak, talde bila

Erredakzioa

Samuel Sanchezek ez du talderik hurrengo denboraldirako, Igor Anton Omegatik hurbil dago eta Jorge Azanzaren etorkizuna oso beltza da.  

  • Samuel Sanchez

    Samuel Sanchez, talde bila. Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadiren desagerpenarekin euskal txirrindulari askoren etorkizuna kolokan da. Abuztuan konfirmatu zuten Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldea desagertu egingo zela goi-mailan 20 urte eman ondoren. Beraz, talde bila ari dira asko.

Samuel Sanchezek, talde laranjaren gizonik garrantzitsuena azken urteetan, ez du oraindik bere etorkizuna ziurtatu. Jorge Azanzak, eskaintzarik ez dituenez, txirrindularitzari agur esan diezaioke;  Mikel Astarlozak dagoeneko agur esan dio Euskaltel Euskadi taldeari, erretiroa hartuko duela iragarri zuen.

Bestalde, Mikel Landa Astana taldera doa. 2011tik profesionala da gasteiztarra eta hurrengo bi urtetan Kazajistaneko taldean arituko da.  Igor Antonek ere zorte hobea izan dezake, antza, Omega taldeak nahi du.