Itxi

Txirrindularitza

Beijingo Tourra

Euskaltel Euskadiren azkeneko taldea Txinara abiatu da

Erredakzioa

Mikel Landa, Mikel Astarloza, Garikoitz Bravo, Ricardo Garcia, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun, Gorka Verdugo eta Juanjo Lobato izango dira elastiko laranja jantziko duten azkenengoak.

  • Mikel Astarloza, Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

    Mikel Astarloza, Loiuko aireportuan. Argazkia: EFE

Euskaltel Euskadi Txinara abiatu da gaur, urriaren 11tik 13ra Beijingo Tourrean azkenekoz parte hartzeko. talde laranjak hogei urteko historiari bukaera emango dio Beijingo errepideetan.

Alvaro Gonzalez de Galdeano zuzendariaren aginduetara, Mikel Landa, Mikel Astarloza, Garikoitz Bravo, Ricardo Garcia, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun, Gorka Verdugo eta Juanjo Lobato egongo dira.

Txirrindularientzat proba oso berezia izango da elastiko laranja azkenengoz jantziko baitute, eta Mikel Astarlozak txirrindularitzari agur esango baitio, Beijingeko itzulian.

Gipuzkoarra erretiratu egingo da, Euskaltel Euskadi taldea desagertu egingo delako. Profesional gisa 12 denboraldi eman ondoren, erabakia 'ondo pentsatu' duela aitortu du Mikel Astarlozak.