Txirrindularitza
Asteburu honetan
Euskaltel-Euskadi, Bruselaseko Klasikoan eta Fourmieseko Sari Nagusian
Erredakzioa
Oscar Guerreroren zuzendaritzapean, Mikel Astarloza, Jon Aberasturi, Garikoitz Bravo, Robert Vrecer, Jure Kocjan, Ioannis Tamouridis, Mestre eta Radochla txirrindulariek osatuko dute taldea.
-
Mikel Astarlozaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Euskaltel-Euskadik Bruselaseko Klasikoan hartuko du parte, estreinakoz, eta baita Fourmieseko Sari Nagusian ere.
Oscar Guerreroren zuzendaritzapean, Mikel Astarloza, Jon Aberasturi, Garikoitz Bravo, Robert Vrecer, Jure Kocjan, Ioannis Tamouridis, Ricardo Mestre eta Steffen Radochla txirrindulariek osatuko dute taldea.
Bruselaseko Klasikoa larunbatean korrituko da, eta 196 kilometro izango ditu. Fourmieseko Sari Nagusia, bestalde, igandean izando da, eta tropelak 205 kilometro egin beharko ditu.