Txirrindularitza
Abuztuaren 7tik 11ra
Samuel Sanchez izango da Euskalteleko taldeburua Burgoseko Itzulian
A.B.
Txirrindulari asturiarrak Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Jorge Azanza, Pablo Urtasun, Mikel Landa, Peio Bilbao eta Ricardo Garcia txirrindulariak izango ditu berarekin taldean.
-
Samuel Sanchez. Argazkia: EFE
Euskaltel Euskadik talde sendoa aurkeztuko du datorren abuztuaren 7an hasiko den Burgoseko Itzulian. eitb.com-ek zuzenean eskainiko ditu etapa guztiak.
Samuel Sanchez izango da Euskalteleko taldeburua, eta Gorka Gerrikagotiaren agindupean, talde indartsua eramango dute Gaztela eta Leon aldera. Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Jorge Azanza, Pablo Urtasun, Mikel Landa, Peio Bilbao eta Ricardo Garcia txirrindulariek osatuko dute talde laranja.
Bursgoseko Itzuliak bost etapa izango ditu, eta horietatik lau gain batean bukatuko dira: Castillo de Burgos, Clunia, Ojo Guareña eta Neilako aintzirak.
Ibilbidea:
Lehen etapa: Burgos - Burgos, 139 km.
Bigarren etapa: Roa de Duero - Cluniako hiri erromatarra, 157 km.
Hirugarren etapa: Cuatro Villas (Villadiego) - Ojo Guareñako gune karstikoa, 175 km.
Laugarren etapa: Doña Santos Burpellet - Santo Domingo De Silos, 162 km.
Bosgarren etapa: Comunero de Revenga - Neilako aintzirak, 170 km.