Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Rui Costak irabazi ditu erlojupekoa eta sailkapen nagusia

Erredakzioa

Movistar taldeko portugaldarrak erakustaldia eman du azken erlojupekoan, eta Suitzako Itzulia bigarren urtez jarraian irabazi du.

1:05

Rui Alberto Faria Da Costa Movistar taldeko portugaldarrak irabazi du 2013ko Suitzako Itzulia, azkenengo erlojupekoan (Bad Ragaz-Flumserberg, 26,8 kilometro) erakustaldia eman ondoren. Rui Costak bigarren urtez jarraian irabazi du Suitzako proba garrantzitsua.

2013ko Suitzako Itzulian bi garaipen eskuratu ditu Movistar taldeko txirrindulariak. Erlojupekoan, Mathias Frank liderrak (BMC) 13 segundoko aldea izan du, baina Rui Costak aise gainditu ditu aurkari guztiak.

Tanel Kangertek (Astana) bigarren denborarik onena lortu du helmugan, eta Bauke Mollemak hirugarrena. Blanco taldeko holandarrak bigarren postuan bukatu du sailkapen nagusian, Roman Kreuzigerren (Saxo-Tinkoff) aurretik.

9. etapa:

1 COSTA, Rui Alberto 00:51:56.350
2 KANGERT, Tanel 0:00:21
3 MOLLEMA, Bauke 0:00:29
4 PERAUD, Jean Christophe 0:00:42
5 AMADOR BIKKAZAKOVA, Andrey 0:00:43
6 PINOT, Thibaut 0:00:55
7 KREUZIGER, Roman 0:01:00
8 SPILAK, Simon 0:01:05
9 BRAJKOVIC, Janez 0:01:06
10 VAN GARDEREN, Tejay 0:01:19
11 IZAGIRRE INSAUSTI, Ion 0:01:27
12 MARTIN, Daniel 0:01:32
13 VELITS, Peter 0:01:36
14 SCARPONI, Michele 0:01:36
15 MEYER, Cameron 0:01:48
16 ANTON HERNANDEZ, Igor 0:01:52

Sailkapen nagusia:

1 Rui Costa 
2 Bauke Mollema + 1:02
3 Roman Kreuziger + 1:10
4 Thibaut Pinot + 1:26
5 Mathias Frank + 1:43
6 Tanel Kangert + 1:51
7 Tejay Van Garderan + 2:23
8 Daniel Martin + 2:42
9 Simon Spilak + 2:42
10 Cameron Meyer + 3:44