Txirrindularitza
Azken etapa
Christopher Froome, Dauphine Libereko irabazle
Erredakzioa
Sky taldeko txirrindulariak lortu du garaipena. Richie Porte izan da bigarren, eta Dani moreno hirugarren. Azken etapa De Marchik irabazi du.
Christopher Froomek (Sky) irabazi du 2013ko Dauphine Libere proba. Azken etapa Sisteron eta Monte de Risoul artean (155,5 kilometro) egin da, eta britainiarra bigarren izan da Alessandro De Marchik irabazi duen etapan.
Azken igoeran erakustaldia eman du Froomek. De Marchi iritsi da lehen postuan helmugara, baina Froomek atzean utzi ditu garaipena lortzeko faboritoak ziren txirrindulari guztiak. Richie Porte (Sky) izan da bigarren, eta Daniel Moreno (Katusha) hirugarren.
Etapako sailkapena:
.1. Alessandro De Marchi (ITA-Cannondale 4.28:09
.2. Christopher Froome (GBR-Sky) + 24
.3. Andrew Talansky (USA-Garmin) + 24
.4. Richie Porte (AUS-Sky) + 31
.5. Jakob Fuglsang (DIN-Astana) + 38
.6. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 49
.7. Joaquim Rodríguez (ESP-Katusha) + 49
.8. Daniel Moreno Fernández (ESP-Katusha) + 49
.9. Daniel Navarro (ESP-Cofidis) + 55
10. Rohan Dennis (AUS-Garmin) + 01:00
Sailkapen nagusia:
.1. Christopher Froome (GBR-Sky) 29.28:46
.2. Richie Porte (AUS-Sky) + 58
.3. Daniel Moreno (ESP-Katusha) + 02:12
.4. Jakob Fuglsang (DIN-Astana) + 02:18
.5. Daniel Navarro (ESP-Cofidis) + 02:20
.6. Michael Rogers (AUS-Saxo-Tinkoff) + 03:08
.7. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 03:12
.8. Rohan Dennis (AUS-Garmin) + 03:24
.9. Samuel Sanchez (ESP-Euskaltel) + 04:25
10. Alberto Contador (ESP-Saxo Tinkoff) + 04:27