Txirrindularitza
Dauphine (5. etapa)
Froomek Contador gainditu du esprintean
Erredakzioa
Britainiarra Contador baino gehiago izan da azken metroetan, eta probako lidergoa eskuratu du.
-
Christopher Froome. Foto: EFE
Christopher Froomek (Sky) irabazi du Dauphineko bosgarren etapa (139 kilometro Gresy sur Aix eta Valmorel artean). Britainiarrak Alberto Contador gainditu du esprintean, eta probako lidergoa eskuratu du.
Helmugara heltzeko kilometro baten faltan, erasora jo du Contadorrek, baina bere atzetik Froome atera da. Azken metroetan, Sky taldekoa izan da nagusi. Busche (Radioshack) eta Alejandro Valverde (Movistar) izan dira hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.
Ostiralean seigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 141,5 kilometro izando ditu Lechere eta Grenoble artean.
Etapako sailkapena:
.1. Christopher Froome (GBR) Sky 3h:28:39
.2. Alberto Contador (ESP) Saxo-Tinkoff 4''-ra
.3. Matthew Busche (USA) RadioShack d.b.
.4. Alejandro Valverde (ESP) Movistar 10''-ra
.5. Michael Rogers (AUS) Saxo-Tinkoff 12''-ra
.6. Daniel Moreno (ESP) Katusha d.b.
.7. Rein Taaramae (EST) Cofidis d.b.
.8. Daniel Navarro (ESP) Cofidis 21''-ra
.9. Richie Porte (AUS) Sky 24''-ra
10. Jakob Fuglsang (DIN) Astana 29''-raSailkapen nagusia:.1. Christopher Froome (GBR) Sky 16h:08:44.2. Richie Porte (AUS) Sky 52''-ra.3. Rohan Dennis (AUS) Garmin 54''-ra.4. Michael Rogers (AUS) Saxo-Tinkoff 1:37-ra.5. Daniel Moreno (ESP) Katusha 1:47-ra.6. Daniel Navarro (ESP) Cofidis 1:49-ra.7. Rein Taaramae (EST) Cofidis 1:52-ra.8. Michal Kwiatkowski (POL) Omega Pharma 1:58-ra.9. Leopold Konig (CZE) NetApp-Endura 2:16-ra10. Jakob Fuglsang (DIN) Astana 2:20-ra