Txirrindularitza
Giroa irabazi ostean
Espainiako Vuelta eta Munduko Txapelketa, Nibaliren hurrengo helburuak
Erredakzioa
2013ko Italiako Giroko garaileak denboraldiko beste bi helburuak prestatzeko atseden hartuko du orain. Espainiako Vuelta eta Firenzeko Munduko Txapelketa, Astanakoaren bi helburu nagusiak izango dira.
-
Vincenzo Nibali. Argazkia: EFE
2013ko Italiako Giroko txapeldunak denboraldiko hurrengo helburuak zeintzuk izango diren erabaki du. Vincenzo Nibalik 2013ko Espainiako Vueltan eta Firenzeko Munduko Txapelketan garaipenak eskuratu nahi ditu. Astanako txirrindulariak Espainiako itzulia irabazi zuen 2010ean, eta Madrileko podiumeko goreneko postuan, berriz ere, egon nahi du.
"Espainiako Vuelta helburu bat da, eta Firenzeko Munduko Txapelketa ere lehiatuko dut", esan du Vincenzo Nibalik ‘Gazzetta dello Sport’ egunkarian.
Italian jokatuko den Munduko Txapelketa ere, denboraldiko helburu garrantzitsuenetarikoa izango da, Nibalik zaleen aurrean ortzadar elastikoa jantzi nahiko baitu.