Txirrindularitza
4. etapa
Euskaltel-Euskadiko bi txirrindulari, jardunaldiko ihesaldian
Erredakzioa
Ioannis Tamouridisek eta Miguel Minguezek ihesaldi nagusian hartu dute parte, eta bilbotarra bakarrik geratu da lasterketaren buruan hainbat kilometrotan zehar
-
Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE
Euskaltel-Euskadiko bi txirrindulari jardunaldiko ihesaldian izan dira, Giroaren laugarren etapan: Miguel Minguez eta Ioannis Tamouridis. Euskalteleko bi lagunekin batera, Berard (Ag2r), Sella (Androni), Le Bon (FDJ), Roux (FDJ) eta Ligthart (Vacansoleil) aritu dira.
Tamouridis aurretik harrapatu du tropelak, baina Minguezek lasterketaren buruari eutsi dio, eta 196.ean bakarrik geratu da ihesaldian hainbat kilometrotan zehar. Bera izan da ihesaldiko indartsuena. Garaipena, Enrico Battaglinik eskuratu du, esprintean.