Itxi

Txirrindularitza

5. etapa

Parisien nagusitu da esprintean

Erredakzioa

Argos-Shimano taldeko txirrindulariaren ostean, Samuel Dumoulin eta Stephane Poulhies sartu dira. Sailkapen nagusian, Daniel Martinek lidergoari eutsi dio.

3:16

Argos taldeko François Parisien kanadarra nagusitu da, esprintean, Kataluniako Itzuliaren bosgarren etapan (Rialp eta Lleida artean). Daniel Martinek lidergoari eutsi dio, eta, gainera, hiru segundotan handitu du bigarren sailkatuarekin duen errenta.

Parisien onena izan da esprintean, eta Samuel Dumoulin (AG2R) eta Stephane Poulhies (Cofidis) txirrindulari frantziarrak gainditu ditu. Martin liderrak sari berezia jaso du Alfarraseko tarteko helmugan.

Gauzak horrela, hamalau segundoko aldea du irlandarrak Joaquim 'Purito' Rodriguezekin (Katusha), 42''-koa Quintanarekin eta 46''-koa Bradley Wigginsekin.

Bosgarren etapa:


1. Franois Parisien (CAN/Argos-Shimano)      3:32:02.
2. Samuel Dumoulin (FRA/AG2R)                     d.b.
3. Stephane Poulhies (FRA/Saur-Sojasun)           d.b.
 4. Daniele Ratto (ITA/Cannondale)                 d.b.
5. Danilo Wyss (SUI/BMC)                         d.b.
6. Andrew Fenn (GBR/Omega Pharma-Quick Step)      d.b.
7. Gianni Meersman (BEL/Omega Pharma-Quick Step)  d.b.
8. Maurits Lammertink (HOL/Vacansoleil)           d.b.
9. Daniel Martin (IRL/Garmin Sharp)               d.b.
10.Thomas Damuseau (FRA/Argos-Shimano)          d.b.
Sailkapen nagusia:

1. Daniel Martin (IRL/Garmin Sharp)     22:20:39.
2. Joaquim RopZ (ESP/Katusha)          14''-ra.
3. Nairo Quintana (COL/MOVISTAR)            42''-ra.
4. Bradley Wiggins (GBR/Sky)                46''-ra.
5. Michele Scarponi (ITA/Lampre)            47''-ra.
6. Robert Gesink (HOL/Blanco)               a 59.
7. Przemyslaw Niemiec (POL/Lampre)        1'10''-era.
8. Peter Stetina (USA/Garmin Sharp)       1'17''-ra.
9. Thibaut Pinot (FRA/FDJ)                1'23''ra.
10. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto)     1'25''-era.