Txirrindularitza
Kataluniako Volta
Meersmanentzat lehen etapa eta lidergoa
Erredakzioa
Belgikarra nagusitu da esprintean, ihes eginda iritsi diren beste 12 txirrindulariak gaindituta. Agnoli bigarren izan da, eta Valverde hirugarren. Igor Anton tropelean iritsi da, 28 segundora.
Gianni Meersman (Omega Pharma-QuickStep) belgikarrak irabazi du Kataluniako Voltako lehen etapa, eta 2013ko edizioko lehen liderra da. Volta irabazteko faboritoak diren txirrindulariek, tropelarekiko lehen abantilak lortu dituzte.
Calellan hasi eta amaitu da 159 kilometroko etapa hau. Hamahiru txirrindulari iritsi dira helmugara ihes eginda, eta esprintean Meersman izan da nagusi. Valerio Agnoli (Astana) izan da bigarren, eta Alejandro Valverde (Movistar) hirugarren.
Helmugarako 20 kilometro falta zirenean Bradley Wigginsek (Sky) eta Joaquim Rodriguezek (Katusha) erasoa jo dute Collsacreu hirugarren mailako mendatean, eta hamahiru txirrindulari geratu dira lasterketa burlan: Daniel Martin, Wyss, Wiggins, Gesink, Scarponi, Joaquim Rodríguez, David López, Dario Cataldo, Niemec eta Herrada.
Tropela hamahiru txirrindulari hauengandik 28 segundora iritsi da Koldo Fernandez de Larrea (Garmin-Sharp) buru izan delarik. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) ere troplean iritsi da, eta Volta irabazteko zituen aukerak galdu ditu.
Lehen etapako sailkapena:
1. Gianni Meersman (BEL/Omega Pharma-Quick Step) 3:55:56.
2. Valerio Agnoli (ITA/Astana) d.b.
3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) d.b.
4. Daniel Martin (IRL/Garmin Sharp) d.b.
5. Danilo Wyss (SUI/BMC) d.b.
6. Bradley Wiggins (GBR/Sky) d.b.
7. Robert Gesink (HOL/Blanco) d.b.
8. Joaquim Rodríguez (ESP/Katusha) d.b.
9. Michele Scarponi (ITA/Lampre) d.b.
10. David Lopez (EUS/Sky) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Gianni Meersman (BEL/Omega Pharma-Quick Step) 3:55:56.
2. Valerio Agnoli (ITA/Astana) + 4.
3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 6.
4. Daniel Martin (IRL/Garmin Sharp) + 10.
5. Danilo Wyss (SUI/BMC) d.b.
6. Bradley Wiggins (GBR/Sky) d.b.
7. Robert Gesink (HOL/Blanco) d.b.
8. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) d.b.
9. Michele Scarponi (ITA/Lampre) d.b.
10. David Lopez (ESP/Sky) d.b.