Itxi

Txirrindularitza

5. etapa

'Purito' Rodriguezek erakustaldia eman du, Chietin

Erredakzioa

Katiuxa taldeko kataluniarrak eraso gogorra jo du azkenengo igoeran, eta garaipen aparta lortu du, Mollemaren eta Contadorren aurretik. Froome itzuliko lider berria da.

3:17

Joaquim ‘Purito’ Rodriguez kataluniarrak irabazi du Tirreno-Adriatikoko bosgarren etapa (Ortona-Chieti, 230 kilometro), eta Chris Froomek liderraren elastikoa jantzi du. Katiuxa taldeko liderrak eraso ikusgarria jo du azkeneko igoeran, eta helmugara Bauke Mollemaren (Blanco) eta Alberto Contadorren (Saxo-Tinkoff) aurretik heldu da, 8 segundoko abantailarekin.

Laugarrena Mauro Santambroggio italiarra izan da, eta ondoren Christopher Horner (Radioshack) eta Chris Froome (Sky) heldu dira. Britainiarrak lidergoa kendu dio Kwiatowskiri, eta Contador bigarren jarri da, 20 segundora. Vincenzo Nibali (Astana) hirugarrena da sailkapen nagusian, 20 segundora ere.

Bihar, seigarren etapa, zirkuitu batean jokatuko da (Porto Sant’Elpidio-Porto Sant’Elpidio, 209 kilometro).

5. etapa:

1º Joaquin Rodriguez (Katusha) 6:06:43
2º Bauke Mollema (Blanco) + 8"
3º Alberto Contador (Saxo-Tinkoff) + 8"
4º Mauro Santambroggio (Katusha) + 8"
5º Christopher Horner (RadioShack-Leopard) + 8"
6º Christopher Froome (Team Sky) + 8"
7º Vincenzo Nibali (Astana) + 17"
8º Przemyslaw Niemiec (Lampre-Merida) + 22"
9º Roman Kreuziger (Saxo-Tinkoff) + 22"
10º Daniel Martin (Garmin Sharp) + 28"

Sailkapen nagusia:

1º Christopher Froome (Team Sky) 27:11:53
2º Alberto Contador (Saxo-Tinkoff) a 20"
3º Vincenzo Nibali (Astana) a 20"
4º Michal Kwitaowski a 24"
5º Christopher Horner (RadioShack-Leopard) a 37"
6º Mauro Santambroggio (Katusha) a 52"
7º Joaquín Rodriguez (Katusha) a 55"
8º Rigoberto Uran (Sky) a 57"
9º Roman Kreuziger (Saxo-Tinkoff) a 1:27
10º Sergio Luis Heano (Sky) a 1:51