Itxi

Txirrindularitza

6. etapa

Chavanelek Gilbert gainditu du, esprintean

Erredakzioa

Omega-Pharma taldeko frantziarrak garaipena lortu du Philippe Gilbert munduko txapeldunaren aurretik. Richie Portek lider jarraitzen du.

  • Chavanel. Argazkia: EFE

    Chavanel. Argazkia: EFE

Sylvain Chavanel (Omega Pharma) azkarrena izan da Paris-Niza probako seigarren etapan, eta frantziarrak garaipen ikusgarria lortu du Philippe Gilberten (BMC) eta Jose Joaquin Rojasen (Movistar) aurretik. Richie Porte australiarrak lider izaten jarraitzen du.

Frantziako itzuli mitikoko etaparik luzeena izan da seigarrena (Manosque-Niza, 220 kilometro), eta Chavanelek ezustekoa eman du esprintean.

Sailkapen nagusian, Richie Portek (Sky)32 segundoko abantaila izaten jarraitzen du. Bigarren sailkatua Andrew Talansky (Garmin) da, eta hirugarren Sylvain Chavanel jarri da, 42 segundora, Lieuwe Westrarekin berdinduta.

Igandean, martxoaren 10ean, Paris-Nizako azkeneko etapa izango da, 9,6 kilometroko erlojupekoa (Niza-Col d’Eze).

Etapa 6:

1. Sylvain Chavanel
2. Philippe Gilbert d.b.
3. José Joaquín Rojas d.b.
4. Samuel Dumoulin d.b.
5. Tony Gallopin d.b.
6. Julien Simon d.b.
7. Borut Bozic d.b.
8. Heinrich Haussler d.b.
9. Jonathan Hivert d.b.
10. Alberto Losada d.b.

General:

1. Richie Porte
2. Andrew Talansky + 32"
3. Sylvain Chavanel + 41"
4. Lieuwe Westra + 42"
5. Jean Christophe Peraud + 49"