Txirrindularitza
4. etapa
Froomek irabazi du etapa nagusia eta Kwiatkowski da lider berria
Erredakzioa
Sky taldeko txirrindulariaren ostean, Santambrogio eta Vincenzo Nibali sailkatu dira. Lidergoa Kwiatkowskik eskuratu du.
Christopher Froomek irabazi du Tirreno-Adriatikoaren etapa nagusia. Jardunaldiak 173 kilometro izan ditu Narni eta Prati di Tivo, eta Poloniako Michal Kwiatkowski (Omega-Pharma) da probako lider berria.
Froomen atzetik, Mauro Santambrogio (Vini Fantini) eta Vincenzo Nibali (Astana) txirrindulari italiarrak sailkatu dira. Sailkapen nagusian, lau segundoko aldea du Kwiatkowskik Froome bigarren sailkatuarekin. Getxoko Jonathan Castroviejo zortzigarren postuan dago.
Helmugara heltzeko 800 metroren faltan, Nibali eta Contador ziren lasterketa buruan, baina Froomek biak gainditu ditu, eta, azken metroetan, bera izan da nagusi. Igandean bosgarren etapa jokatuko da, Ortona eta Chieti artean (230 kilometro).
4. etapa
1. Chris Froome SKY
2. Mauro Santambrogio VIN 6"
3. Vincenzo Nibali AST 11"
4. Michal Kwiatkowski OPQ 13"
5. Chris Horner RLT 15"
6. Alberto Contador TST 15"
7. Rigoberto Urán SKY 20"
8. Wouter Poels VCD 43"
9. Joaquim Rodríguez KAT 43"
10. Roman Kreuziger TST 58"
Sailkapen nagusia
1. Michal Kwiatkowski OPQ
2. Chris Froome SKY 4"
3. Vincenzo Nibali AST 16"
4. Alberto Contador TST 30"
5. Rigoberto Uran SKY 33"
6. Chris Horner RLT 40"
7. Mauro Santambrogio VIN
8. Jonathan Castroviejo MOV 1:04
9. Roman Kreuziger TST 1:16
10. Joaquim Rodriguez KAT 1:16