Txirrindularitza
Paris-Niza
Marcel Kittelek irabazi du bigarren etapa
Erredakzioa
Argos taldeko txirrindulari alemaniarra nagusitu du esprintean. Elia Viviani (Cannondale) bigarren izan da, eta lasterketako lider berria da Bouhanni orain arteko liderrak lasterketa utzi duelako.
-
Marcel Kittelek irabazi du Paris-Nizako bigarren etapa. Argazkia: EFE
Marcel Kittel (Argos) alemaniarrak irabazi du Paris-Nizako bigarren etapa. Txirrindulariek Vimory eta Cerilly arteko 200,5 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute.
Astelehenean lidergoa eskuratu zuen Nacer Bouhannik erorikoa izan du, eta lasterketa utzi behar izan du. Ondorioz, astearteko etapan bigarren izan den Elia Viviani (Cannondale) da Paris-Nizako lider berria. Leigh Howard (Orica) australiarra izan da hirugarren, esprintean erabaki den etapa honetan.
Etapako sailkapena:
.1. Marcel Kittel (ALE) Argos-Shimano 5.42.18
.2. Elia Viviani (ITA) Cannondale d.b.
.3. Leigh Howard (AU) Orica-GreenEdge d.b.
.4. Borut Bozic (SLO) Astana d.b.
.5. Samuel Dumoulin (FRA) AG2R d.b.
.6. Gianni Meersman (BEL) Omega Pharma d.b.
.7. Romain Feillu (FRA) Vacansoleil d.b.
.8. Jens Debusschere (BEL) Lotto Belisol d.b.
.9. Jose Joaquin Rojas (ESP) Movistar d.b.
10. Tony Gallopin (FRA) RadioShack d.b.
Clasificación general:
.1. Elia Viviani (ITA) Cannondale 10.33.18
.2. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma + 07
.3. Damien Gaudin (FRA) Europcar + 08
.4. Lieuwe Westra (HOL) Vacansoleil + 09
.5. Alessandro Petacchi (ITA) Lampre + 10
.6. Wilco Kelderman (HOL) Blanco d.b.
.7. Geoffrey Soupe (FRA) Francaise d.b.
.8. Peter Velits (SVK) Omega Pharma + 11
.9. Tony Gallopin (FRA) RadioShack d.b.
10. Borut Bozic (SLO) Astana d.b.