Txirrindularitza
Aitzin etapa
Damien Gaudinek irabazi du Paris-Nizako aitzin etapa, ustekabean
Erredakzioa
Europcar taldeko txirrindulariak, ustekabean, 2,9 kilometroko sarrerakoa irabazi du. Sylvain Chavanel eta Lieuwe Westra izan dira hurrengoak.
-
Damien Gaudin, Paris-Nizako aitzin etapan.
Damien Gaudinek (Europcar) ezustea eman eta Paris-Nizako aitzin etapa irabazi du, 3:37ko denborarekin erlojuaren kontrako 2,9 kilometroetan. Sylvain Chavanel (Omega Pharma-Quick Step) eta Lieuwe Westra (Vacansoleil) hurrengoak izan dira, Frantziako txirrindulariarengandik segundu bakarrera.
Houilles udalerriko irteera eta helmuga hain gertu egonda, ez da sailkapenean alde handirik egon. Hiri barneko ibilbide lauak eta bihurriak hasiera eman dio Route au Soleil lasterketari. Liderraren elastikoa jantziko du Gaudinek bihar, Vimoryren eta Cerilyren arteko 200 kilometroko etapan. Sprintean bukatuko da.
ETAPA SAILKAPENA
1. Damian Gaudin (Europcar) 3:37
2. Sylvain Chavanel (Omega Pharma-Quick Step) 3:38
3. Lieuwe Westra (Vacansoleil) 3:38
4. Wilco Kelderman (Blanco) 3:39
5. Geoffrey Soupe (FDJ) 3:39
6. Peter Velits (Omega Pharma-Quick Step) 3:40
7. Tony Gallopin (RadioShack-Leopard) 3:40
8. Borut Bozic (Astana) 3:40
9. Sebastien Turgot (Europcar) 3:41
10. Andriy Grivko (Astana) 3:42