Itxi

Txirrindularitza

Martxoaren 6tik 12ra

Samuel Sanchez izango da Euskalteleko taldeburua Tirreno Adriatikoan

Erredakzioa

Giroan lagun izango dituen txirrindulariak lehiatuko dira lesterketa honetan. Egoi Martinezek, Azanzak, Minguezek, Tamouridisek, Garciak, Vrecerek eta Bravok osatuko dute taldea.

  • Samuel Sanchez

    Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

Samuel Sanchez izango da Euskaltel-Euskadiren taldeburua Tirreno Adriatikoaren 41. edizioan. Giroan lagun izango dituen taldekideek osatuko dute lasterketa honetarako taldea.

Egoi Martinez, Jorge Azanza, Miguel Minguez, Ioannis Tamouridis, Ricardo Garcia, Robert Vrecer eta Garikoitz Bravo izango ditu taldekide Samuel Sanchezek. Gorka Gerrikagoitiak zuzenduko du taldea.

Alberto Contador, Chris Froome, Cadel Evans, Joaquim Rodriguez, Andy Schleck eta Vincenzo Nibali iazko txapelduna izango ditu aurkari Samuelek.