Txirrindularitza
Giroan parte hartu ahalko du
TASek Katusharen helegitea onartu du eta World Tour lizentzia eman dio
Erredakzioa
UCIko lizentzia komisioaren erabakia bertan behera utziko du, eta talde errusiarrak lasterketa handietan parte hartzeko aukera izango du, gonbidapenen zain egon gabe.
-
Katusha taldeko Joaquim Rodriguez txirrindularia. Argazkia: EFE
Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) Katusharen helegitea onartu du, eta UCI Pro Tourreko taldea izateko baimena eman dio talde errusiarrari. Erabaki honek World Tour lizentzia izatea bermatzen dio Katushari. Ondorioz, talde errusiarrak lasterketa handietan parte hartu ahal izango du gonbidapenen zain egon gabe.
"Kirola Arbitratzeko Epaitegia (TAS) ez dator bat UCIko lizentzia komisioaren erabakiarekin, eta Katusharen helegitea onartzea erabaki du. Ondorioz, Katushak 2013. denboraldian World Tour lizentzia izango duela baieztatzen dugu", adierazi du TASek.