Txirrindularitza
Puerto Operazioaren epaiketa
Epaitegian deklaratu beharko du Contadorrek, eta ez bideokonferentziaz
Erredakzioa
Otsailaren 22an, epaitegian egotera behartuko du Alberto Contador Puerto Operazioaren epaileak, eta ez dio utziko bideokonferentziaz deklaratzen.
Alberto Contador txirrindulariak Madrilgo epaitegian bertan deklaratu beharko du, lekuko gisa, Puerto Operazioaren epaiketan, epaileak deklarazioa bideokonferentziaz ematea galarazi diolako.
Julia Patricia Santamariak, Madrilgo Zigor Arloko 21. epaitegiko titularrak, deklarazioaren data zehaztu eta gero hartu du erabakia. Pintoko txirrindulariak deklaratzeko data otsailaren 5etik 22ra atzeratu zuten, txirrindulariaren lan konpromisoak zirela eta (Omarreko Tourrean dago).
Alberto Contadorrek lekuko gisa deklaratuko du Puerto Operazioan, Manolo Saizen defentsak eskatuta. Saiz Liberty taldeko kirol zuzendaria izan zen, eta Contador talde horretan aritu zen 2004 eta 2005ean.