Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Leigh Howardek irabazi du bigarren etapa

Erredakzioa

Txirrindulari australiarrak Tyler Farrar eta Jose Joaquin Rojas menderatu ditu esprintean. Gorka Garcia (Cofidis) euskal txirrindularia, laugarren izan da.

  • Leigh Howard

    Leigh Howard Mallorcako Challengean lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EITB

Leigh Howard (Orica-GreenEDGE) australiarrak irabazi du Campos-Santanyi-Ses Salines saria, Mallorcako Challengeko bigarren proba. Etapak, 167,1 kilometroko ibilbidea izan du, eta txirrindulariek laugarren mailako lau mendate gainditu behar izan dituzte.

Txirrindulari australiarrak, berriro bigarren izan den Tyler Farrar (Garmin), eta hirugarren bukatu duen Jose Joaquin Rojas (Movistar Team) menderatu dite esprintean. Egoitz Garcia (Cofidis) euskal txirrindularia, laugarren izan da etapan.

Eguneko ihesladia, zortzi txirrindularik osatu dute: Meier (Orica), Berhane (Europcar), Txurruka (Caja Rural), Calabria (Novo Nordisk), Van Zandbeek (De Rijke), Larrinaga (Euskadi) eta Mas (Burgos) txirrindulariek. Tropelarekiko 7 minutu eta 50 segundoko aldea izateraino iritsi dira, baina azkenean tropelak harrapatu ditu.

Bradley Wiggins, Rigoberto Uran eta Sergio Henao jarri dira tropezaren buruan etapako azken kilometroetan, eta multzoetan ebaki da tropela haizearen eraginez. Azken metroetan Leigh Howard izan da onena.

Sailkapena:

.1. Leigh Howard (AUS) ORICA GREENEDGE       3:56:24

.2. Tyler Farrar (USA) GARMIN-SHARP             db.

.3. Jose Joaquin Rojas (ESP) MOVISTAR TEAM      db.

.4. Egoitz Garcia (EUS) COFIDIS db.

.5. Enrique Sanz (ESP) MOVISTAR TEAM            db.

.6. Fco. Jose  Ventoso ESP MOVISTAR TEAM        db.

.7. Alessandro  Petacchi (ITA) LAMPRE-MERIDA    db.

.8. Kenny  Dehaes (BEL) LOTTO BELISOL           db.

.9. Yoeri  Havik (NED) CT. RIJKE SHANKS         db.

10. Ben  Swift (GBR) SKY PROCYCLIUNG            db.