Txirrindularitza
Challenge Mallorca
Kenny Dehaesek irabazi du Palma Saria
Erredakzioa
Lotto-Belisol taldeko txirrindulariak Tyler Farrar (Garmin) eta Ben Swift (Sky) gainditu ditu Mallorcako probako aurreneko etapan.
-
Dehaes, Ben Swift eta Tyler Farrar. Argazkia: EFE
Kenny Dehaes belgikarrak irabazi du Palma Saria, Mallorcako Challenge probako lehenengo etapa. Lotto-Belisol taldeko txirrindularia azkarrena izan da esprintean, eta Tyler Farrar estatubatuarra (Garmin) eta Ben Swift britainiarra (Sky) aise gainditu ditu.
Perrig Quemeneur (Europcar), Fran Moreno (Caja Rural) eta Mikel Aristi (Euskadi) eguneko ihesaldian izan dira, baina tropelak helmugatik 28 kilometrora hartu ditu.
Astelehenean, Campos-Santanyi-Ses Salines Saria jokatuko da (167,1 kilometro).
Sailkapena:
1 DEHAES, Kenny LOTTO BELISOL 2:39:07
2 FARRAR, Tyler GARMIN-SHARP d.b.
3 SWIFT, Ben SKY PROCYCLIUNG d.b.
4 PETACCHI, Alessandro LAMPRE-MERIDA d.b.
5 VENTOSO, Fco. Jose MOVISTAR TEAM d.b.
6 ROJAS, Jose Joaquin MOVISTAR TEAM d.b.
7 PETIT, Adrien COFIDIS d.b.
8 MANAKOV, Viktor RUS RUSVELO d.b.
9 HAVIK, Yoeri CT. RIJKE SHANKS d.b.
10 ERSHOV, Arthur RUSVELO d.b.
11 TSATEVICH, Alexey KATUSHA TEAM d.b.
12 GARCIA, Egoitz COFIDIS d.b.
13 KRASNOV, Leonid RUSVELO d.b.
14 VERSHOOR, Martijn NOVO NORDISK d.b.
15 BOS, Theo BLANCO CYCLING TEAM d.b.
16 IPARRAGUIRRE, Unai EUSKADI d.b.
17 GROENEWEGEN, Dylan CT. RIJKE SHANKS d.b.
18 PERON, Andrea NOVO NORDISK d.b.
19 CORDEL, Sander LOTTO BELISOL d.b.
20 BARBERO, Carlos EUSKADI d.b.