Itxi

Txirrindularitza

Otsailaren 3tik 6ra

Euskadi eta Euskaltel, Mallorcan

Redacción

Wiggins eta Froome txirrindulariekin batera Greipel, Van den Broeck, Valverde, Tony Martin eta Igor Anton egongo dira.

  • Bradley Wiggins Mallorcan egongo da. Argazkia: EFE

    Bradley Wiggins Mallorcan egongo da. Argazkia: EFE

XXII. Iberostar Mallorca Challenge lasterketa jokatuko da datorren astean, otsailaren 3tik 6ra. Bertan, Euskaltel Euskadi eta Miguel Madariagaren Euskadi taldea arituko dira, biak lasterketa berean eta eurekin batera Caja Rural nafarra ere.

Europan egiten den aurrenako lasterketa da Mallorcakoa eta horregatik izen handiko txirrindulariak bilduko dira, hala nola, Frantziako Tourreko azken irabazlea, Bradley Wiggins eta bere taldekidea den Christopher Froome.

Txirrindulari hauek ere hartuko dute parte:  Andre Greipel, Jurgen van den Broeck, Tony Martin, Sylvain Chavanel, Alejandro Valverde, Jose Francisco Ventoso, Jose Joaquin Rojas, Igor Anton, Gorka Izaguirre, Luis León Sanchez,  Robert Gesink, Damien Cunego, Alessandro Petacchi edo Filippo Pozzato, Tyler Farrar, Garmin-Sharp, etab.

IBILBIDEA

Palma Saria (igandea, 3)

Campos-Santanyi-Ses Salines Saria (astelehena, 4)

Serra de Tramuntana, Deia-Lluc Saria (asteartea, 5)

Alcudia-Can Picafort-Playa de Muro Saria (astezkena, 6)

PARTE HARTUKO DUTEN TALDEAK

Sky Pro Cycling (Britainia Handia) UCI Pro Tour
Movistar Team (Espainia) UCI Pro Tour
Omega Pharma Quick Step (Belgika) UCI Pro Tour
Euskaltel Euskadi (Euskal Herria) UCI Pro Tour
Blanco ProCycling (Holanda) UCI Pro Tour
Lotto Belisol (Belgika) UCI Pro Tour
Garmin Sharp (AEB) UCI Pro Tour
Orica GreenEdge (Australia) UCI Pro Tour
Lampre Merida (Italia) UCI Pro Tour
Katusha Team (Errusia) Continental Profesional
Team Europcar (Frantzia) Continental Profesional
Cofidis (Frantzia) Continental Profesional
Caja Rural Team (Euskal Herria) Continental Profesional
Team Novo Nordisk (AEB) Continental Profesional
Rusvelo ProContinental (Errusia) Continental Profesional
CT de Rijke Shanks (Holanda) Continental UCI
Madison Genesis Team (Britainia Handia) Continental UCI
Burgos BH - Castilla y León (Espainia) Continental UCI
Equipo Euskadi (Euskal Herria)  Continental UCI